Arnaldo Pambianco | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bertinoro, 1935eko abuztuaren 16a |
Herrialdea | Italia |
Heriotza | Bertinoro, 2022ko uztailaren 6a (86 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Parte-hartzailea
|
Arnaldo Pambianco (Bertinoro, 1935eko abuztuaren 16a - ibidem, 2022ko uztailaren 6a) italiar txirrindularia izan zen. 1958tik 1966ra profesionala izan zen. Arnaldo, emaitza oso onak izan zituen profesionaletara pasa baino lehen (Italiako txapelketa, bigarren postua munduko txapelketan eta zazpigarren Melbourneko Joko Olinpikoetan, adibidez).
Lehenengo urteetan, Ercole Baldini eta Gastone Nenciniren mesedetan aritu zen arren, 1960ko Italiako Giroan eta Frantziako Tourren zazpigarren amaitu zuen. Hurrengo urteko Italiako Giroko 14. etapan ihesaldi batean sartu zen eta maglia rosa lortu zuen. Ondorengo egunetan, Jacques Anquetil handiaren erasoak eutsi zituen eta Giroa irabazi zuen.